Jorge Pensi

Jorge Pensi-k diseinaturiko produktuek sari eta aipamen ugari lortu dute mundu osoan zehar. 1989an Altzari Dendarien Gremio Probintzialak bere lan profesionala goraipatu zuen eta 1997an Diseinuaren Sari Nazionala eman zien Industria eta Energia Ministerioak eta BCD Fundazioak bere ibilbide profesionalagatik.

Jorge Pensi-ren produktuak definitzen dituen zerbait badago, hori beren atenporalitatea da. Bere lan ezagunenen artean ondorengoak dira aipagarrienak: Akaba-rentzat Gorka programa (1993), Kusch+Co-rentzat Hola seriea (1995), Disform-entzat Glassbox bitrinak (1995), Punt Mobles-entzat Temps aulkia (1997) eta Cassina-rentzat Artico eta Duna kolekzioa (1998).