Dhemen

1995ean Igor eta Asier-ek Dhemen Design sortu zuten. Haurtzaroan jolasa izan zen hori lanbide bihurtu zen. Lau urte beranduago Mikel, anaia gazteena, estudiora batu zen eta 2003an Dhemen Orio-ra joan zen. Ingurune pribilegiatuan kokaturik, itsaso, erreka eta mendi artean, Esnal anaiek eta euren lantaldeak beren sormen jarduera garatzen dute. Aldi berean jarduera profesionalarekin batera produktu ikerketen proiektuak aurrera eramaten dituzte Donostiako Inasmet Teknologia Zentroan.